Zer da ?

Ikastolak, Hezkunde Nazionalarekin kontratupean diren elkarte moduko eskola pribatuak dira.

Ipar Euskal Herriko 34 ikastolak (lehen mailako 31 ikastolak, hiru kolegioak eta lizeoa) SEASKA federazioaren kide dira. Ikastolak Hezkunde Ministeritzari lotuak dira elkarte kontratupeko eskola pribatuko estatutuaren bidez. Bi mila ikasle baino gehiago eskolatuak dira ikastoletan, ama eskolatik Terminalera.

Ikastolentzat, ondare kultural aberats baten transmititzeaz gain, euskaraz mintzatzea, irakurtzea, idaztea eta ikastea helburu garrantzitsua da. Frantsesa lehen mailatik goiti ikasten hasiz eta eskolaldiko zein eskolaz kanpoko jardueretan euskarazko ingurunean murgildua izanez, haurrak bi hizkuntzak goizik bereganatzen ditu eta hori etxeko ingurumena frantsesezkoa baldin badu ere.

Guraso guziek beren ikastola kudeatzen duen tokiko elkartearen bizian parte hartzeko aukera dute baita ere ikastola mugimendua egituratzeko eta garatzeko erabakiak hartzen dituen federazio mailan. Herri Urrats bestak, jardunaldi pedagogikoek, hitzaldiek, kontzertuek eta horrelako ekintzek elkarte dinamika aberats eta bizia islatzen dute.