Batzordeak

Bulegoa (lehendakaria, diruzaina eta idazkaria biltzen ditu)
Betebeharra : Ikastolaren funtzionamendua kudeatzen du (Ikastolaren eta Seaskaren edo botere publikoen arteko harremanak, kotisazioak, izen emateko dozierren kudeaketa…)
 
Ikastolen kontseilua
Betebeharra : buxeta bozkatu eta Seaskaren norabideak definitu; gure ikastolaren ahotsa da I. Kontseiluan eta gure erabakiak eramaten ditu harat.
 
Garapena
Betebeharra : Murgiltze-sistema eta ikastolen garapena promozionatu.
Adibidez : beste ikastolekin eta irakasleen laguntzaz, ate idekitze eguna martxan jartzen du.
 
Euskaraz Bizi
Betebeharra : Garatu eta bultzatu euskararen erabilpena ikastola barnean eta kanpoan.
 
Egoitza (Seaskari lotuta; lokalak eta eraikuntza berrietaz arduratzen da)
Betebeharra : Ikastola bakoitzaren arazoak kudeatu, aurkeztutako dozierrak aztertu, lehentasunak definitu, U.Iren beharreeri erantzuna eman.
 
Integrazio Batzordea
Betebeharra : Haur ezinduak Ikastolan integratu.
 
Herri Urrats
Betebeharra : Urruñako Ikastolan Herri Urratseko arropa salmenta antolatu, Herri Urrats Batzordearekin lotura ziurtatu.
 
Mantenimendu obren taldea
Betebeharra : instalatu, konpondu edo konponduarazten ditu ikastolako elementu eta ekipamendua(k).
 
Erritmo berrien lan taldea
Betebeharra : elkarteen eta kanpoko parte hartzaileen gana joan, eskolaz kanpoko iharduerak segurtatzeko. Ihardueren plangintza antolatu ikasturtean zehar.
 
Besta talde (Bestak antolatzen ditu)
Gure ikastolan badugu buraso talde bat dirua lortzeko festak antolatzen dituena. Horri esker, gure haurreri ateraldiendako gastuen zati bat pagatu ahal diegu, geletako materiala erosi…